Itxi

Alaves

Igandean, 12:00etan

Alavesek bolada txarrari amaiera eman nahi dio Espanyolen aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak hiru porrot jarraian daramatza eta bolada txar horri amaiera eman nahi dio. Neurketa igandean jokatuko da, 12:00etan.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Espanyolen aurka jokatuko du igande honetan RCDE Stadiumean, 12:00etan, Ligako 30. jardunaldiari dagokion partida. Arabako taldeak hiru porrot daramatza jarraian eta bolada txar horri amaiera eman nahi dio.

Ibai Gomez azken orduko baja da deialdian. Bojan Krkic eta Hector Hernandez deialditik kanpo geratu dira, erabaki teknikoagatik. Lehen itzuliko partidan 1-0 irabazi zuen Alavesek. Babazorroen hamaikakoan, Pacheco egongo da atean, Martin, Laguardia, Ely eta Duarte defentsako lerroan, Hernan Perez, Pina, Manu Garcia eta Pedraza zelai erdian, eta Munir eta Guidetti aurrealdean.

Bestalde, Espanyolek Betisen aurka jasotako azken porrota ahaztu nahi du. Kataluniako taldearen helburua da lehen hamar postuetan bukatzea. Gerard Moreno izango da arrisku nagusia Alavesentzat, baina Leo Baptistao ere sasoiko dago. Diego Lopez atezaina baja da, eta Pau Lopez egongo da atepean.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Pau Lopez; Marc Navarro, David Lopez, Oscar Duarte, Aaron; Jurado, Carlos Sánchez, Darder, Granero; Baptistao eta Gerard Moreno.

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Ely, Duarte; Hernan Perez, Pina, Manu Garcia, Pedraza; Munir eta Guidetti.

Zelaia: RCDE Stadium.

Ordua: 12.00ean.

Epailea: Iglesias Villanueva.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves