Itxi

Alaves

Igandean, 18:30ean

Alavesek salbazio matematikoa lortu nahi du, eta Las Palmasek, jaitsiera saihestu

Erredakzioa

Arabako taldeak igandean jokatuko du Kanaria Handia zelaian, 18:30ean.

  • Alaves-Las Palmas. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak, Las Palmasi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Las Palmas izango du aurkari igande honetan, 18:30ean Kanaria Handia zelaian, Ligako 34. jardunaldiko partida. Arabako taldeak garaipena lortu nahi du, matematikoki salbazioa eskuratzeko. Las Palmasek, aldiz, jaitsiera matematikoa saihestu nahi du.

Gironaren aurka porrota jasotzetik dator Alaves, baina talde gasteiztarraren helburua da garaipena lortzea eta matematikoki salbatzea. Alavesen deialditik at geratu da Jorge Franco "Burgui" jokalaria. Carlos Vigaray baja da, min hartuta dagoelako. Abelardo entrenatzaileak Alexis edo Maripan zelairatzearekin du zalantza defentsako lerroan, eta zelai erdian Manu Garcia itzuliko da hamaikakora.

Las Palmas kinka larrian dago. Talde kanariarra matematikoki Bigarren Mailara jaitsi daiteke Alavesen aurka galduz gero. Michel Macedo baja da partida bateko zigorra bete behar duelako. Paco Jemez entrenatzailearekin harreman ona ez duen Tana ere deialditik at geratu da, eta Jemezek deialditik kanpo utzi du Erik Exposito aurrelaria.

Usteko hamaikakoak:

Las Palmas: Raul Lizoain; David Garcia, Galvez, Ximo Navarro, Aguirregaray; Halilovic, Javi Castellano, Etebo, Jairo; Calleri, Ezekiel.

Alaves: Pacheco; Martin, Alexis edo Maripan, Ely, Duarte; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia, Sobrino; Munir, Guidetti.

Epailea: Melero López (Comité Andaluz).

Zelaia: Gran Canaria.

Horario: 18.30.