Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Muniain: 'Etxean sendotasuna lortu behar dugu'

Erredakzioa

"Ondo dago etxean hastea, erosoagoa da, aurreneko hiru puntuak oso garrantzitsuak baitira", esan du jokalari nafarrak.

  • Iker Muniain jokalari zuri-gorria. Argazkia: EFE

    Iker Muniain jokalari zuri-gorria. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako multzoen fasea aste honetan hasiko da, eta Athleticek Shakhtar Donetsk hartuko du San Mamesen, asteazkenean (20:45). Partidari buruz Iker Muniain mintzatu da hedabideen aurrean.

"Etxean sendotasuna lortu behar dugu, iaz bezala ligan. Horri esker Txapeldunen Ligarako txartela eskuratu genuen", esan du nafarrak Lezaman.

"Ondo dago etxean hastea, erosoagoa da, aurreneko hiru puntuak oso garrantzitsuak baitira. Ilusioarekin ekingo diogu Txapeldunen Ligari eta helburua ondo hastea da", adierazi du.

"San Mamesen ez gara menderaezinak, baina segurtasun handia sentitzen dugu, zaleen indarra", azpimarratu du Athleticeko jokalariak.