Itxi

Athletic Club

Ezkerreko sorbaldan

Muniain 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin lesionatu da

Erredakzioa

Itxaron beharko da lesioaren garrantzia ezagutzeko. Talde zuri-gorriak Celta hartuko du larunbat honetan San Mamesen, 18:00etan.

  • Muniain, Athleticekin. Argazkia: EFE

    Muniain, Athleticekin. Argazkia: EFE

Iker Muniain 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin lesionatu da, bere ezkerreko sorbaldan.

Serbiaren aurkako partidako 54. minutuan, kontraerasora jo du Athleticeko jokalariak eta aurkari batek sarrera itsusia egin dio. Ondorioz erori egin da, min hartu du eta neurketa utzi behar izan du.

Itxaron beharko da lesioaren garrantzia ezagutzeko. Talde zuri-gorriak Celta hartuko du larunbat honetan San Mamesen, 18:00etan.