Itxi

Athletic Club

Igandean, 19:00etan

Athleticek gogo-aldartea neurtuko du Mestallan

Erredakzioa

Ernesto Valverderen kezka nagusia Iker Muniainen eta Oscar de Marcosen egoera da. Nafarrak sorbaldan dauka mina, eta arabarrak infiltratuta jokatu zuen Portoren aurka.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Valentziaren aurka jokatuko du igandean, Mestallan (19:00). Txapeldunen Ligan jasotako zaplaztekoa ahaztu nahi dute zuri-gorriek, eta Ligako bolada onari eutsi. Azken bi jardunaldietan, sei puntu eskuratu ditu Athleticek, Almeria eta Sevilla mendean hartuta. Horri esker, sailkapenean gora egin du Athleticek, eta arrisku postuetatik urrundu da.

Ernesto Valverderen kezka nagusia Iker Muniainen eta Oscar de Marcosen egoera da. Nafarrak sorbaldan dauka mina, eta arabarrak infiltratuta jokatu zuen Portoren aurka. Eskuineko oina zapaldu zioten, eta behatz bat minduta du.

Aritz Adurizek lesionatuta jarraitzen du, eta ezin izango du neurketa jokatu. Sevillaren aurkako partidan, zuntz-haustura izan zuen aurrelariak, eta Portoren aurka ere ez zen jokatzeko moduan egon. Donostiarrak zazpi gol sartu ditu orain arte, Txapeldunen Ligan eta Ligan.

Iraola eskuineko hegalera itzuliko da, Etxeita defentsaren erdialdera eta Iturraspe ere hasieratik arituko da, seguru asko.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Diego Alves; Barragan, Mustafi, Otamendi, Gaya, Javi Fuego, Andre Gomes, Piatti, Feghouli, Rodrigo, Alcacer.

Athletic Club : Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Guillermo, Ibai.

Epailea: Del Cerro Grande.

Futbol-zelaia: Mestalla.

Ordua: 19:00.