Itxi

Athletic Club

Garaipena Ukrainan (0-1)

BATEren aurka berdinketa lortzearekin nahikoa du Athleticek

Erredakzioa

Zuri-gorriek Shaktar gainditu dute, Mikel San Josek, 67. minutuan, sartutako golarekin (0-1) eta hurrengo jardunaldian berdinketarekin nahikoa izango dute Europa Ligara sailkatzeko.

1:01

Athleticek bere aurreneko garaipena eskurtu du Txapeldunen Ligan Shaktarri irabazita (0-1). Talde bizkaitarrak nahikoa du, BATE Borisoven aurka, berdinketa lortzearekin Europa Ligara sailkatzeko.

Zuri-gorriek irudi ona eskaini dute lehen zatian. Athleticen jokoak minutuek aurrera egin ahala egin du hobera, eta baloiaren-jabetza eskuratzea lortu du. Lucescuren taldeak gol-aukera bakarra izan du aurreneko 30 minutuetan. Seigarren minutuan izan da, eta San Josek egindako akats baten ondorioz. Teixeirak errematatu du, baina Iraizozen erantzuna ona izan da.

Etxekoak ez dira Athletic desorekatzeko gai izan, eta bilbotarrek, bitartean, ondo presionatu eta arriskuko jokaldiak sortu dituzte. Hala ere, Pyatov atezainak ez du gehiegi sufritu. Azken metroetan asmatzea falta izan zaio Valverderen taldeari. Etxeita 32. minutuan lesionatu da eta Gurpegi zelairatu da bere ordez.

Atsedenaldirako zortzi minuturen faltan, jaurtiketa arriskutsua egin du Teixeirak, baina baloia kanpora joan da. Athleticek erasoan jarraitu du, eta Be¿ Muniain eta Mikel Rico jokalariek taldea markagailuan aurretik jartzeko abagunea izan dute.

Bigarren zatia hasi eta berehala, 1-0ekoa egiteko aukera ona izan du Douglas Costak, baina Iraizozek aldaratu du. Ukrainako taldea indartsu zelairatu da, Athletic estutu du eta golaren bila aritu da. 55.ean Luiz Adrianorentzat izan da aukera, eta minutu bat geroago Taisonentzat.

Shaktarren unerik gozoenean heldu da Athleticen gola, 67. minutuan. Be¿k bikain atera du falta bat, eta Mikel San Josek zulatu du sarea (0-1). Hamar minutu geroago, 77.ean, 0-2ekoa egiteko zorian izan da Muniain, baina nafarraren errematea kanpora joan da.

88.ean gutxigatik ez du Shaktarrek norgehiagoka berdindu, baina Balenziagak baloia aldaratu du, eskuarekin. Etxeko jokalariek penaltia eskatu dute, baina epaileak ez du ezer adierazi.

Fitxa teknikoa:

0 - Shakhtar Donetsk: Pyatov; Srna, Kucher, Rakitskiy, Shevchuk; Fernando (Fred, 77'), Stepanenko; Douglas Costa (Marlos, 67'), Teixeira, Taison (Bernard, 71'); eta Luiz Adriano.

1 - Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita (Gurpegui, 32'), San Jose, Balenziaga; Iturraspe, Rico: Susaeta (Aduriz, 64'), Be¿ Muniain (Unai Lopez, 88'); eta Viguera.

Golak:

0-1, 68': San Jose.