Itxi

Athletic Club

Ustelkeria

Herrera inputatu egingo dute Levante-Zaragozaren ustezko iruzurragatik

Erredakzioa

Zaragozako jokalarien kontu korronteetan diru sarrerak sumatu zituzten (90.000 eurorainokoak). Gero diru hori atera egin zuten, fiskalaren ustez, Levanteko jokalariei ordaintzeko.

  • Ander Herrera, Bobby Charltonekin. Efe.

    Ander Herrera, Bobby Charltonekin. Efe.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 30 pertsona inguru inputatuko ditu datozen egunetan, Levante – Zaragoza partidaren ustezko iruzurragatik. Neurketa 2010 – 2011 denboraldia jokatu zuten.

Zaragozako orduko jokalarien kontu korronteetan diru sarrerak zituzten (batzuk, 90.000 eurorainokoak) partidaren aurreko egunetan. Diru hori kontuetatik atera zuten gero, fiskalaren ustez, Levanteko jokalariei ordaintzeko.

Ander Herrera Athleticeko jokalari ohia da, fiskalaren arabera, diru hori jaso eta atera zuen jokalarietako bat.

Inputatuen artean, Javier Aguirre Zaragozako orduko entrenatzailea eta Agapito Iglesias orduko presidentea daude. Gabriel Fernandez 'Gabi' Atletico Madrileko egungo jokalaria eta Zaragozako kapitain ohia ere daude. 'Gabi'ri ordainsariak antolatzea leporatuko diote.

Fiskaltzako iturrien arabera, inputazioa aurkezteko dokumentuak prest daude jada, eta litekeena da datorren astean valentziako epaitegietan aurkeztea, neurketa Valentzian jokatu baitzen.