Itxi

Athletic Club

Kopa kanporaketa

Valverde: 'Ezin dugu hutsik egin'

Erredakzioa

Athleticen entrenatzaileak "aldaketaren bat" iragarri du taldean, baina ez du argitu Aduriz hasieratik arituko den ala ez.

  • Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

    Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

Ernesto Valverde ez da Alcoyanorekin fio, eta ez du nahi bere taldeak gehiegizko konfiantzarik hartzea ostegunean, San Mamesen, jokatuko duten Errege kopako kanporaketako partidan.

"Joanekoan argi ikusi genuen ezin dugula aurkariarekin fio, balioetsi eta errespetatu behar dugun taldea da", esan du Athleticeko entrenatzaileak. "Kopak interes asko dauzka, eta ezin dugu hutsik egin", azpimarratu du.

Valverdek  gogora ekarri du 2.B mailako talde baten aurka jokatutako kanporaketan gertatutakoa: "Athleticen Eibarren aurka jokatu zuen, eta Eibarrek aurrera egin zuen".

Ostegunean zelairatuko duen hamaikakoari dagokionez, entrenatzaileak "aldaketaren bat" egingo duela iragarri du, baina ez du argitu Adurizek jokatuko duen ala ez, aurkariari pistarik ez emateko. Hala ere, Herrerinek, Iturraspek eta Laportek hasierarik jokatuko dutela esan du.