Itxi

Athletic Club

Sailkapeneko azkenaren aurka

Athletic, burua altxa ezinda (1-2)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Zuri-gorriek merezita galdu dute San Mamesen Elxen aurka jokatutako partida. Victor Rodriguezek eta Fayçalek egn dituzte Alacantekoen golak.

  • De Marcos eta Iraola, Jonathas brasildarra geldiarazi nahian. Efe.

    De Marcos eta Iraola, Jonathas brasildarra geldiarazi nahian. Efe.

Athleticek merezita galdu du San Mamesen jokatutako partida kaskarra. Valverderen gizonek madarikazioa dute Ligako azken sailkatuekin, eta gaur Elxek etekina atera dio egoera horri. 1 eta 2 gailendu dira Alacantekoak, San Mamesen euren historiako lehen garaipena lortuta.

Athleticek oso goiz eman du lehen abisua; bigarren minutuan Mikel Ricok boleaz jaurtiketa bortitza egin du, baina Tyton zuhur ibili da baloia urruntzeko.

Zuri-gorriek baloia izan dute baina aukera argirik sortu gabe. Elxek, berriz, gola egin du izan duen lehen aukera handian: Victor Rodriguezek baloia eskuarekin eraman eta Iraizoz gainditu du.  Athleticeko jokalariek protesta egin dute, baina Iglesias Villanueva epaileak ez die jaramonik egin. Balenziagari txartel horia atera dio, protestatzen jarraitzeagatik.

20 minutuan Aduriz banakoa egitear izan da, baina txilenaz egindako errematea kanpora joan zaio. Donostiarrak ezin izan du nahi bezala errematatu.

33. minuan beste aukera bat izan du Adurizek, baina jaurtiketa kanpora joan zaio, oso gutxigatik. Atsedenaldiaren aurretik, bilbotarrek beste aukera bat izan dute, oso argia, partida berdintzeko, baina Oscar de Marcosen burukada gora joan da, errezena baloia atean sartzea zela zirudienean.

Bigarren zatian lehen txistuak entzun dira San Mamesen, eta zuri-gorriek bigarren zaplastekoa hartu dute: Balenziagak huts ikaragarria egin du atzeko aldean eta Fayçalek Elxen bigarren gola sartu du.  Handik bi minutura, Valverdek Viguera sartu du zelaian, Oscar de Marcos kaskar baten ordez.

San Joseren gol bikaina

Athletic jota geratu da, norabidea galduta… San Jose agertu den arte. Nafarrak gol ederra egin eta bere taldea partidan sartu du berriro, arearen kanpoko aldetik egindako jaurtiketa bikainaren bidez.

Bizkairrrek erasora jo dute, baina bururik gabe. Azkenean Elxek merezita irabazi du partida, eta Athleticek sailkapeneko beheko postuetara begiratzen hasi beharko du. Asko dauka hobetzeko Ernesto Valverderen taldeak.

Fitxa teknikoa

1 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe (San José, 66. min), Rico; Susaeta, De Marcos (Viguera, 54. min), Muniain (Toquero, 66. min); Aduriz.

2 - Elx: Tyton; Damián Suárez, Roco, Lombán, Domingo Cisma; Pasalic, Adrián; Víctor Rodríguez (Cristian, 84. min), Fajr, Aarón Níguez (Coro, 69. min); etaJonathas (Pelegrín, 93. min).

Golak: 0-1, 17. min: Víctor Rodríguez. 0-2, 53. min: Fajr. 1-2, 73. min: San José.

min: San José.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic