Itxi

Athletic Club

Kopan, Malagaren aurka

Athleticek norabidea aldatu nahi du

Erredakzioa

Beñat eta Viguera deialditik kanpo utzi ditu Ernesto Valverdek. Hitzordua asteazken honetan da, 22:00etatik aurrera.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Imagen de archivo. Foto: EFE

Athleticek Malagari egingo dio bisita asteazken honetan, Errege Kopako final-laurdenetako joaneko neurketan (22:00). Zuri-gorriek emaitza ona eskuratu nahi dute Rosaledan, eta San Mameseko itzuliko partidan biribildu.

Athletic bolada kaskarrean dago, eta konfiantza galduta. BBVA Ligako lehen itzulia amaitu denean, 13. postuan dago 19 punturekin. Azken sei partidetan puntu bakarra baino ez du eskuratu.

Kopako aurreneko kanporaketan Celtarekin neurtu zituen indarrak Bilboko taldeak. Balaidosen 2-4ko emaitzarekin nagusitu zen, baina Bilbon 0-2 galdu eta kostata egin zuen aurrera. Hala ere, Kopa da Athleticen txapelketa eta finalera heltzea da taldearen helburua.

Ernesto Valverde entrenatzaileak baja bakarra dauka hitzordu honetarako, Guillermo Fernandezena. Iñaki Williamsek, bestalde, lehen taldearekin jarraitzen du eta asteazkenean hasieratik joka dezake. Ez du ematen aldaketa handirik egingo duenik.

Beñat eta Viguera, deialditik kanpo

Zerrenda honakoa da: Iraizoz, Laporte, Erik Moran, San Jose, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, X. Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Aketxe, Balenziaga, Unai Lopez, Williams.

Javi Guerrak ez du partida jokatuko

Sergio Paulo Barbosa 'Duda' portugaldarrak hartu du Javi Guerraren lekua Malagaren deialdian. Hasiera batean Guerra sartu dute zerrendan, baina azkenean ezin izango du neurketa jokatu, zigorta baitago. Zigorra Valladolideko jokalaria zenean jaso zuen.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Ochoa; Rosales, Angeleri, Weligton, Torres; Darder, Recio, Samu, Samu Castillejo; Amrabat eta Luis Alberto.

Athletic: Herrerin; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Rico, Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Muniain eta Aduriz.

Epailea: Prieto Iglesias
Futbol-zelaia: Rosaleda.
Ordua: 22.00