Itxi

Athletic Club

0-0 Malagaren aurka

Athleticek San Mamesen izango du jokoan finalerdietarako txartela

Erredakzioa

Malagak eta Athleticek joko eta gol-aukera eskaseko neurketa jokatu dute Rosaledan, eta kanporaketa San Mamesen erabakiko da, hurrengo ostegunean.

  • Málaga-Athletic. Foto: EFE

    Málaga-Athletic. Foto: EFE

Athleticek garrantzizko berdinketa (0-0) eskuratu du Malagaren aurka Rosaledan jokatutako Kopako final-laurdenetako joanekoan. Joko eta gol-aukera eskaseko partida izan da.

Gauza gutxi gertatu dira lehen zatian. Zuri-gorriak izan dira nagusi aurreneko jokaldietan, baina minutuek aurrera egin ahala neurketa parekatu egin da. Ibaik izan du gola egiteko aukerarik onena, 14.ean, baina Ochoa atezainak Santutxukoaren jaurtiketa aldaratzea lortu du.

Atsedenaldira heldu aurretiko minutuetan, Javi Graciaren taldearentzat izan da baloiaren-jabetza, baina bizkaitarrek ondo defendatu dute. Lehen zatiko jokoari eutsi diote bi taldeek bigarrenean, hots, emoziorik eta arriskurik gabekoa.

Dena den, Ernesto Valverderen taldea izan da golaren bila aritu dena. Iñaki Williams eta Unai Lopez gazteek sentsazio onak eskaini dituzte, eta De Marcosek ezin izan du ondo errematatu Iker Muniainen pase ona (72.ean).

Taldeak lerroak aurreratu ditu, baina ez da Ochoa gainditzeko gai izan. Mikel Rico sarea zulatzeko zorian izan da luzapenean, baina jaurtiketa desbideratuta atera zaio.

Itzuliko norgehiagoka hurrengo ostegunean, hilren 29an, jokatuako da San Mamesen (22:00). Finalerdietarako txartela egongo da jokoan.

Fitxa teknikoa:

0.- Malaga CF: Ochoa; Rosales, Angeleri, Weligton, Boka; Horta (Samu Castillejo, 73'), Recio, Juanpi (Tissone, 64'), Samu Garcia (Luis Alberto, 81'); Juanmi eta Amrabat.

0.- Athletic: Herrerin; De Marcos, Laporte, Gurpegui, Balenziaga; Ibai (Susaeta, m. 59), Iturraspe, Mikel Rico, Muniain; Unai López (Aketxe, m. 84) y Williams (Aduriz, m. 77).

Aduriz, m. 77).