Itxi

Athletic Club

Ostegunean San Mamesen

Weligton: 'Motibatuta gaude eta aurrera egiteko gogoekin'

Erredakzioa

"Gakoa kontzentrazioa eta ausardia izango da", azpimarratu du Malagako atzelari brasildarrak.

  • Malagako Weligton jokalaria. Argazkia: EFE

    Malagako Weligton jokalaria. Argazkia: EFE

Weligton Robson Pena de Oliveira Malagako jokalariak osteguneko partidari buruz hitz egin du. Taldea "motibatuta eta aurrera egiteko gogoekin" dela adierazi du brasildarrak. Hala ere, badaki neurketa "zaila" izango dela.

"Badakigu nola jokatzen duten eta eurek ere guk nola egiten dugun, beraz gakoa kontzentrazioa eta ausardia izango da. Zazpi egunetan hirugarrenez neurtuko dituzte indarrak Athleticek eta Malagak.

"Aurkariaren dohainak blokeatu beharko ditugu eta ahal ditugun falta eta korner gutxien ematea", gaineratu du. Partidari "ilusioarekin" egiten diola aurre azpimarratu du.