Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Gracia: 'Aparteko ahalegina egin beharko dugu'

ERREDAKZIOA

Ostegun honetako gaueko 22:00etan, Malagak Athleticen aurka jokatuko du hirugarrenez jarraian. Neurketako irabazleak finalerdietarako txartela eskuratuko du.  

  • Malaga-Athletic. Argazkia: EFE

Malagako entrenatzailea den Javi Graciak adierazi duenez, ?aparteko ahalegina? egin beharko dute Katedralean jokatuko duten final-laurdenetako kanporaketan.

San Mamesen garaipena eskuratzeko jokalari andaluziarrek gogor jokatu beharko dutela, jakin badakite. ?Kopako partida bakoitza final bat da?, horren irmo definitu du Javi Graciak ostegun honetako partida.

Beraz, egiten ari diren lanarekin, gogo-aldartea ere ona izan behar dela esan du Graciak. ?Bide onean gabiltza eta ilusio handiarekin egingo diogu aurre finalerdietarako heltzeko lehia honi?, nabarmendu du Malagako entrenatzaileak.