Itxi

Athletic Club

Konfirmatuta

Asier Illarramendik Real Madrilen jarraituko du

EITBKIROLAK

ETBko kirol erredakzioak konfirmatu du albistea, azken egunetako zurrumurrei amaiera emanez. Bestalde, Erik Moranek Leganesen jokatuko du, utzita, denboraldia amaitu arte.

  • Asier Illarramendik zuriz jantzita jarraituko du. EiTB.

    Asier Illarramendik zuriz jantzita jarraituko du. EiTB.

Asier Illarramendik Real Madrilen jarraituko du. ETBko Kirol erredakzioak konfirmatutakoaren arabera, jokalari gipuzkoarrak ez du azkenean Athleticen jokatuko.

Azken egunetan zurrumurru mordoa izan da Illarramendiren inguruan. Hasiera batean, Athleticek utzita etortzea eskatu zuen; ondoren, neguko merkatuan jokalaria fitxatzeko aukerak indarra hartu zuen. Ibaiganeko kluba 25 milioi euro ordaintzeko prest omen zegoen.

Azkenean, baina, gauzak dauden moduan geratu dira, eta Illarramendik Madrilen jarraituko du.

Erik Moran, Leganesera

Bestalde, Athleticek eta Leganesek Erik Moran jokalariak madrildarrekin utzita jokatzea adostu dute. Moran denboraldia amaitu arte arituko da Leganesen.