Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athletic finalerdietan da eta Espanyolen aurka jokatuko du

Leire Etxazarra | eitb.eus

Zuri-gorriak 1 eta 0 gailendu dira bizi-bizi joan den partidan, neurketa txukuna eginda. Aritz Adurizek egin du neurketako gol bakrra, bigarren zatiaren hasieran.

01:32

Athletic Errege Kopako finalerdietan da, Malagari final-laurdenetako itzuliko partidan 1 eta 0 gailenduta. Valverderen taldea ondo aritu da, gola egiteko aukerak sortu dituzte, eta Malagari eusteko garaian ere sendo agertu dira.

Malaga bilbotarrak baino hobeto atera da zelaira, eta lehen ordu laurdenean, partidaren erritmoa eta intentsitatea andaluziarrek jarri dute. Baina, esan bezala, nagusitasun horrek 15 minutu eskas iraun ditu, Athleticek partidari neurria hartu dion arte, hain zuzen.

Lehen aukera argia 16. minutuan izan dute bilbotarrek, baina Adurizen burukada kanpora joan da. Minutu bat geroago, Ochoak eskuarekin saihestu du De Marcosen gola, zaleak gola ospatzeko prest zeudenean.

Athletic jaun eta jabe izan da zelaian; gola lehenbailehen nahi zuten zuri-gorriek kanporaketa bideratuta uzteko. Hala ere, azkarregi egin nahi izan dituzte gauzak.

33. minutuan polemika sortu da: epaileak baliorik gabe utzi du bizkaitarren gola, Susaeta jokoz kanpo zegoelako. Zalantza handiko jokaldia izan da.

Eta 44.ean, jokaldi bikaina egin du taldeak eta Muniainen azken jaurtiketa kanpora joan da oso gutxigatik.

Malagak ez du Herrerinen atera erremate bakar bat ere egin lehen zati osoan.

Adurizen gola

Bigarren zatia hasi eta gutxira, partidako gol bakarra egin dute bizkaitarrek, kontraeraso bikain baten bidez: Herrerinek atetik atera du, baloia Beñati iritsi zaio, honek Susaetari utzi dio eta eibartarrak pase ederra eman dio aurrelari donostiarrari, baloia Ochoaren atean sartzeko. Zoramena izan da San Mamesen.

51. minutuan epaileak kale egin due ta baliorik gabe utzi du Hortak sartutako gola, Juanmi jokoz kanpo zegoela iruditi zaiolako.

Partida hautsi egin da; Javi Graciaren taldeak erasora jo du, gogo biziz baina ideia askorik gabe, eta Athletic, aldiz, sendo aritu da defentsan. Camachok izan du kanporaketa iraultzeko aukerarik garbiena, baina bere errematea kanpora joan da oso gutxigatik.

Azkenean, Athletic nagusi. Espanyol izango da zuri-gorrien aurkaria finalerdietan. Joaneko partida San Mamesen izango da, otsailaren 11n, eta itzulerakoa Bartzelonan, martxoaren 4an.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic: Herrerín; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat (Iturraspe, 85. min); Susaeta, De Marcos (Rico, 72. min), Muniain (Ibai, 90. min); eta Aduriz.

0 - Malaga: Ochoa; Rosales, Angeleri, Weligton, Antunes; Recio (Duda, 77. min), Camacho; Ricardo Horta (Samuel, 65. min), Amrabat, Juanmi (Samu Castillejo, 65. min); eta Javi Guerra.

Golak: 1-0, 48. min: Aduriz.

 

duriz.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic