Itxi

Athletic Club

Egutegi zorrotza

Zazpi partida hilabete bakarrean

Erredakzioa

Ligarekin dituen ohiko hitzorduez aparte, Kopako finalerdietako joaneko partida eta Europa Ligako final-hamaseirenetako biak jokatu beharko ditu talde zuri-gorriak.

  • Athleticeko jokalariak, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak, Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Otsaila hilabete zorrotza izango da Athleticentzat. Ernesto Valverderen taldeak, Ligarekin dituen ohiko hitzorduez aparte, Errege Kopako finalerdietako joaneko partida eta Europa Ligako final-hamaseirenetako biak jokatu beharko ditu.

Aurreko igandean, Levanteri irabazi zion Bilboko taldeak etxetik kanpo (0-2), eta igande honetan FC Bartzelona hartuko du, 22:00etatik aurrera. Asteazkenean, hilaren 11n, Espanyolekin neurtuko ditu indarrak Katedralean (22:00), Kopako neurketan, eta aste bereko larunbatean Granada izango du aurkari ligan (20:00).

Ostegunean, 19an, Turinen arituko dira bizkaitarrak Europa Ligako final-hamaseirenetako joanekoan (19:00), eta igandean Rayoren aurka jokatuko dute, BBVA Ligako 24. jardunaldian.

Azkenik, 26an, Athleticek Europa Ligako final-zortzirenetarako txartela izango du helburu Bilbon, Torinoren kontra. Neurketa 21:05ean jokatuko da.

Otsaileko egutegia:

Igandean, 1ean: Levante-Athletic (0-2)

Igandean, 8an: Athletic-FC Bartzelona 21:00

Asteazkenean, 11n: Athletic-Espanyol (Kopa, 22:00)

Larunbatean, 14an: Granada-Athletic 20:00

Ostegunean, 19an: Torino-Athletic (Europa Liga, 19:00)

Igandean, 22an: Athletic-Rayo Vallecano (17:00)

Ostegunean, 26an : Athletic-Torino (Europa Liga, 21:05)