Itxi

Athletic Club

Igande honetan, aurrez aurre

Hiru denboraldi, San Mamesen, Barçaren aurka galdu gabe

Erredakzioa

Aurreko denboraldian zuri-gorriak nagusitu ziren Iker Muniainek, 70. minutuan, sartutako golari esker.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek hiru denboraldi daramatza Bartzelonaren aurka San Mamesen porrotik jaso gabe. Zuri-gorriek garaipen bat eta bi berdinketa lortu dituzte katalanen kontra. Aurreko denboraldian zuri-gorriak nagusitu ziren Iker Muniainek, 70. minutuan, sartutako golari esker.

16. jardunaldiko neurketan izan zen, eta garaipen horri esker sailkapen nagusiko laugarren postuan kokatu zen Valverderen taldea. Horri eutsi zion amaierara arte, eta Txapeldunen Ligarako txartela eskuratu zuen.

2013-2014 eta 2013-2012 denboraldietan bina bukatu ziren Katedraleko norgehiagokak.

norgehiagokak.