Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Lucas Vazquez: 'Motibazioa handia da'

Erredakzioa

"Emaitza ona eskuratzea dugu helburu, garaipena, etxekoa bideratuta uzteko", adierazi du Espanyoleko jokalariak.

  • Espanyoleko Lucas Vazquez jokalaria. Argazkia: EFE

    Espanyoleko Lucas Vazquez jokalaria. Argazkia: EFE

Athleticek Espanyol hartuko du asteazken honetan San Mamesen, Kopako finalerdietako joaneko partidan. Hitzorduari buruz Lucas Vazquezek hitz egin du gaur eta Valentziaren aurka, Ligan, porrota jaso berri duten arren (1-2) bolada kaskarrean ez direla adierazi du.

"Motibazioa altua da, eta nekeak ez du ondoriorik izango. Ligako neurketa arraroa izan zen, uneoro deseroso aritu ginelako. Athleticek laster hartu zuen aurrea markagailuan eta guk errepikatu ezin ditugun akatsak egin genituen", adierazi du San Mamesen jaso zuten porrotari buruz (3-1).

"Norgehiagoka ona egin behar dugu. Emaitza ona eskuratzea dugu helburu, garaipena, etxekoa bideratuta uzteko", gaineratu du Espanyoleko jokalari galiziarrak.