Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

'Berdinketa bidezkoa eta ona da, partida nola joan den ikusita'

Erredakzioa

Valverde kezkatuta agertu da taldeari "partidak pilatzen" ari zaizkiolako eta errekuperatzeko tarte txikia dutelako.

  • Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Efe.

    Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Efe.

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Espanyolen aurkako banako emaitza "bidezkoa eta ona" dela aitortu du, "partida nola joan den ikusita".

"Berdinketa hobea da beraientzat, gu irabaztera behartzen gaituelako. Espanyol faborito da orain, gu baino apur bat gehiago, baina kanporaketa irekita dago eta hori ona da guretzat, beraiek 1-2koa egiteko aukera izan baitute", adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak.

Valverderen iritziz, lehen zatian Athletic "hobeto" aritu da, baina Espanyolen golaren jokaldian zortea falta izan zaiela esan du. Entrenatzailearen arabera, "Victor Sanchezen abilezia gehiago izan da" Aurtenetxeren hutsa baino.

Bilbotarren entrenatzailea, gainera, kezkatuta agertu da taldeari "partidak pilatzen" ari zaizkiolako eta errekuperatzeko tarte txikia dutelako.

Azkenik, eta Espanyolen autobusak San Mamesen inguruan jasotako harrikadez galdetuta, Valverdek esan du horrelakoak "gaizki" daudela,"gurekin izatea gustatzen zaigun jarrera besteekin izan behar dugulako". "Espanyoli barkamena eskatu behar diogu, baina hori egin duena ez da Athleticeko zaleen adierazgarri", azpimarratu du.

imarratu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic