Itxi

Athletic Club

Hauteskundeak martxoaren 27an

Urrutiak dimisioa eman du, hauteskunde prozesuari hasiera emanda

Erredakzioa

Klubaren kudeaketa batzorde baten esku izango da hauteskundeak egin arte.

  • Josu Urrutia. Efe.

    Josu Urrutia. Efe.

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eta bere zuzendaritzak dimisioa eman eta kluba batzorde kudeatzaile baten esku utzi dute. Erabakia estatutuei jarraituta hartu dute, martxoaren 27an egingo diren hauteskundeetarako aurrerapauso gisa.

Batzorde kudeatzailea orain arte zuzendaritzan izan diren zenbait kidek osatuko dute: Jose Angel Corres presidenteordea, Javier Aldazabal, Alberto Uribe-Echevarria, Izaskun Larrieta, Juan Arana, Angel Gorostidi, Laura Martínez eta Ramon Alkorta.

Urrutiak hauteskudeetara aurkezteko asmoa iragarri zuen eta, gaur egun, presidente izateko hautagai bakarra da.

ra da.