Itxi

Athletic Club

Gaur, 20:00etan

Valverde: 'Garaipena behar dugu, bost puntura dauzkagu'

Erredakzioa

"Granadak irabaziz gero, bi opuntura jarriko dira, eta guk irabazita, oso atzean utziko ditugu", esan du entrenatzaile zuri-gorriak.

00:50

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak esan duenez, taldeak "duen guztia" emango du Granadan, Bartzelonaren aurka galtzaile atera ostean hiru puntuak lortzera "derrigortuta" daudelako. Andaluziarrak "aurkari zuzenak" dira sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko orduan.

"Partida Levanteren aurka jokatu genuenaren antzekoa da. Granada bost puntura daukagu eta irabaztetik galtzera oso alde handia dago", esan du entrenatzaile zuri-gorriak Lezaman ateak itxita egindako entrenamenduaren aurretiik egindako agerraldian.

"Neurketa honi garrantzi handia ematen diogu. Granadak irabaziz gero, bi puntura jarriko zaizkigu, eta, guk irabaziz gero, oso atzean utziko ditugu", esan du Valverdek. Bere iritziz, Bartzelonaren aurka 2 eta 5 galdu eta Espanyolekin Errege Kopan berdindu arren, taldea "ondo" ikusten du.

Valverdek 19 jokalari deitu ditu Granadaren aurkako norgehiagokarako: Iraizoz, Aurtenetxe, Laporte, San José, Beñat, De Marcos, Bustinza, Iago Herrerín, Susaeta, Iraola, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Aketxe, Balenziaga, Unai López eta Williams.

z eta Williams.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea