Itxi

Athletic Club

Berdinketa Granadan

Athletic, ezinean hamarren aurka (0-0)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Bilbotarrek puntu bakarra atera dute Granadaren aurkako partidan, andaluziarrak minutu askotan 10 jokalarirekin aritu diren arren. Mikel Ricok izan du zuri-gorrien aukerarik argiena.

1:23

Athleticek puntu bat atera du Granadari egindako bisitan, bilbotarrek garaipena lortzeko dena alde izan duten arren. Gola egiteko aukerak sortu dituzte, lehen zatian batez ere, baina ez dute azken errematean asmatu. Bigarren zatian, taldearen errendimenduak behera egin du, eta ez dira Insuaren kaleratzeari etekina ateratzeko gai izan.

Athleticek lehen zati ona egin du, eta atsedenaldira golen batekin iristea merezi izan du.

Bilbotarrek presio ona egin dute, eta ondorioz, andaluziarrei baloia sarri lapurtu diete, erasoan arriskua sortuz.

Lehen aukera argia Mikel Ricok izan du. Beñatek falta bat maisuki atera eta Ricoren burukadak zutoinean jo du. Lehen zatiko 19. minutuan izan da jokaldia.

Handik gutxira, Adurizek aukera izan du, buruz ere, baina errematea desbideratuta atera zaio.

Valverderen taldea jaun eta jabe izan da berdegunean, baina Granadak ere izan du gola egiteko aukera. 32. minutuan, Iraizozek geldiketa bikaina egin du Babinen burukada kornerrera bidaltzeko.

Bigarren zatian, andaluziarrek hobera egin dute eta aukera bikoitza izan dute markagailuan aurrea hartzeko, 62. minutuan. Iraizoz seguru aritu da, eta erantzun ona eman die Pitik lehenengo eta Candeiasek gero egindako erremateei.

Insuari txartel gorria

68. minutuan epaileak Insua kalera bidali du, txartel gorria zuzenean aterata. Argentinarrak sarrera itsusia egin dio Susaetari, eta epaileak ez du zalantzarik izan.

Azken minutuetan, talde bakoitzak aukera argi bana eduki dute gola egiteko. Pitiren erremateak zutoinean jo du, eta beste horrenbeste gertatu da Muniainek urrutitik  egindako saiakerarekin.

Partida golik gabe amaitu da. Puntu bat atera dute zuri-gorriek, garaipena lortzeko dena alde izan duten arren.

Fitxa teknikoa:

0 - Granada: Oier; Nyom, Babin, Mainz, Insúa; Rubén Pérez, Fran Rico; Lass (Robert, 65. min), Piti, Candeias (Fuolquier, 71. min); eta Colunga (Jhon Córdoba, 60. min).

0 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; San José, Mikel Rico, Beñat (Aketxe, 65. min); Susaeta (Williams, 78. min), Muniain eta Aduriz.

ain eta Aduriz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic