Itxi

Athletic Club

Igandean Rayoren aurka (17:00)

Valverde: 'Puntu gehiegi galdu ditugu San Mamesen'

Erredakzioa

Rayoren aurkakoa "zailtasun handiko" norgehiagoka izango dela adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak.

  • Ernesto Valverderen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverderen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Rayo Vallecano hartuko du igande honetan San Mamesen, eta zuri-gorriek garaipena eskuratu eta jaitsiera postuetatik urrundu nahi dute. Une honetan bost puntura daude.

Ernesto Valverdek neurketari buruz hitz egin du, eta norgehiagoka zailtasun handikoa izango dela badakitela aitortu du. "Rayoren aurkakoa garrantzizkoa da Turinen galdu, berdindu edo irabazi izanda ere. Hiru txapelketa jokatzea oso polita da, baina baita zorrotza ere?, esan du.

Entrenatzaileak oraindik ez daki Gurpegik eta Etxeitak partida jokatu ahal izango duten. "Bigarren Mailako Yeray gurekin entrenatuko da. Halere, zigortuta dago eta ezin izango luke neurketa jokatu", adierazi du.

"Funtsean, jendeak ez du jokalarien aldaketarik nahi. Jokatzeko era ezin dugu aldatu estilo zehatza daukagulako, sistema da aldatzen dena", gaineratu du.

Etxean puntu gehiegi galdu dituztela azpimarratu du Valverdek, eta horregatik norgehiagokaren garrantzia nabarmendu nahi izan du.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Rico; Susaeta, De Marcos, Muniain; eta Aduriz.

Rayo Vallecano: Toño; Tito, Ze Castro, Amaya, Nacho; Lica, Fatau, Jozabed, Kakuta; Bueno; eta Leo Baptistao.

Epailea: Fernandez Borbalan

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 17.00