Itxi

Athletic Club

Bartzelonaren aurka

Finalerako sailkatu da Athletic

S.L. | eitb.eus

Talde zuri-gorriak buelta eman dio Espanyolen aurkako kanporaketari, eta Power8 futbol-zelaian Adurizen eta Etxeitaren golekin nagusitu da (0-2).

00:32

Athletic Errege Kopako finalerako sailkatu da Espanyolen aurkako kanporaketari buelta emanda. Bilbotarrak 0-2 nagusitu dira Cornellan, eta maiatzaren 30eko final handia FC Bartzelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Zuri-gorriak erabat nagusitu dira neurketako aurreneko 25 minutuetan. Iraolak izan du lehen gol-aukera, 9.ean, baina baloia kanpora joan zaio.

0-1ekoa 12.ean egin du Aritz Adurizek. Aurrelariak ondo kontrolatu eta sarea zulatu du, erremate gurutzatu batekin. Athletic zen jaun eta jabe, eta 23.ean Pau gainditzeko zorian izan da Aduriz bera berriro ere.

Baina 30. minutua bete denean, Espanyolek arriskatzea erabaki du, eta, 27.ean, gola saihesteko lanak izan ditu Herrerinek. Balentziagak kale egin du atzean, baina Stuani ez da atezain zuri-gorria gainditzeko gai izan.

Atsedenaldira heltzeko lau minuturen faltan, Valverderen taldeak 0-2koa egin du. Etxeitak buruz zulatu du sarea, korner jaurtiketa batean. Bilboko taldeak eskura zuen finalerako txartela, eta etxeko taldeak hiru gol behar zituen neurketari buelta emateko.

Lehoiak motibatuta zelairatu dira bigarren zatian, eta hasierako minutuetan markagailuako errenta handitzeko aukera baina izan dute Adurizek eta Williamsek. Sergio Gonzalezen taldea ere goletik gertu izan da, baina Caideron jaurtiketak zutoinean jo du (57.ean). 64.ean Herrerin lesionatu eta Iraizoz sartu da bere ordez.

Denborak Espanyol estutu du, baina Athleticek ondo defendatu du. 76.ean hirugarrena egiteko urrezko abagunea izan du Williamsek, baina baloia kanpora bidali du.

Norgehiagoka erabakita zegoen, eta azken minutuetan hainbat gol-aukera izan ditu Athleticek. De Marcosi txartel hori erakutsi dio epaileak eta, zigortuta, ezin izango du final handia jokatu.

Fitxa teknikoa:

0 - Espanyol: Pau; Arbilla, elvaro, Héctor Moreno, Fuentes; Lucas Vazquez (Salva Sevilla, 69'), Victor Sanchez, Cañas, Victor Alvarez (Caicedo, 50'); Stuani eta Sergio Garcia.

2 - Athletic Club: Herrerin (Iraizoz, 65'); Iraola, Gurpegi, Etxeita, Balenziaga; Mikel San Jose, Mikel Rico; Williams (Laporte, 90'), De Marcos, Muniain (Beñat, 84') eta Aduriz.

Golak:

0-1: Aduriz, 13'.

0-2, Etxeita, 42'.

GOLAK