Itxi

Athletic Club

Ernesto Valverde

'Laugarren garaipena lortu eta gora begiratzen hasi nahi dugu'

Erredakzioa

Zuri-gorrien entrenatzailearen sutez, Real Madril "talde indartsua eta boteretsua da", eta haiei aurre egiteko defentsan "oso ondo" aritu behar dira.

01:15

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea baikor da Real Madrilen aurka jokatuko duten partidari begira: "Laugarren garaipena lortu nahi dugu, sailkapenean gora begiratzen hasteko".

Valverdek azpimarratu egin du, estrategiari dagokionez, Real Madril talde "oso indartsua" dela, eta horri aurre egiteko zuri-gorriak "defentsan oso ondo" aritu beharko direla.

Bilbotarrene enternatzaileak esan duenez, "Real Madrilen eta gure arteko maila diferentzia ilusioarekin eta lanarekin orekatzen saiatuko gara".

Errege Kopako finalerako txartela lortzeak Real Madrilen partidarako 'bultzada' esan diela esan du Valverdek, baina talde zuriaren aurka ausart baina gehiegizko konfiantzarik hartu gabe jokatu behar dutela zehaztu du.

Laporte, deialditik kanpo

Valverdek honako jokalariak deitu ditu Real Madrilen aurka jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Beñat, De Marcos, Ibai, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Guillermo, Balenziaga, Remiro (26 zenbakia), Unai López, Williams.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea