Itxi

Athletic Club

Maiatzaren 30ean

Florentino, Kopa finalari buruz: 'Real Madrilek ez du ezezkorik eman'

Erredakzioa

Martxoaren 25ean, Athleticen eta Bartzeloaren ordezkariak batzartu egingo dira finala hartzeko prest agertu diren zelaien artean bat erabakitzeko. Bernabeu ez dago zerrenda horretan.

  • Florentino Perez, Real Madrileko presidentea. Efe.

    Florentino Perez, Real Madrileko presidentea. Efe.

Florentino Perez Real Madrileko presidenteak esan du klub zuriak ez duela "ezezkorik" eman, Errege Kopako finalari dagokionez, Finala Bartzelonak eta Athleticek jokatuko dute maiatzaren 30ean, eta non jokatuko duten erabakitzeke dago oraindik.

Florentinok azpimarratu egin du "klub askok euren zelaiak eskaini dituztela" eta finala non jokatu "horien artean" erabakiko dela.

"Real Madrilek ez du ezetzik eman, hainbat klubek euren zelaiak eskaini dituzte, eta horien artean hautatuko dute", esan du presidenteak, Real Madrilen inguruko zenbait kontu argitzeko emandako prentsaurrekoan.

Martxoaren 25ean, Athleticen eta Bartzeloaren ordezkariak batzartu egingo dira finala hartzeko prest agertu diren zelaien artean bat erabakitzeko. Bernabeu ez dago zerrenda horretan.