Itxi

Athletic Club

Vigoko Celtaren aurka

Laugarren garaipena jarraian nahi du Athleticek, Europara begiratzeko

Erredakzioa

Bestalde, Iñaki Williamsek esan du Aritz Adurizekin alderatzen dituen komentarioek "pozik" sentiarazten duela, baina donostiarraren erreleboa izateko "asko" falta zaiola onartu du.

0:54

Athleticek Celtari irabazi nahi dio Balaidosen, Ligan lau garaipen jarraian lortzeko eta begiak Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuetan jartzeko. Izan ere, bilbotarrek bolada onari eutsi nahi diote, Errege Kopako finalerako sailkatu eta Real Madrili San Mamesen irabazi ostean.

Celtak, aldiz, puntu bakarra lortu du azken bi jardunaldietan, eta galiziarren helburua ere  garaipena lortzea da.

Europako postuetara hurbiltzeaz gain (zortzi puntura daude), Ernesto Valverderen taldeak lehen mailan jarraitzea ere lehenbailehen ziurtatu nahi du.

Williams: 'Adurizen erreleboa izatetik oso urrun nago'

Bestalde, Iñaki Williams jokalaria gutura agertu da Aritz Adurizen maila berean jartzen dioten komentarioekin, "pozik" sentiarazten dutela aitortu du, baina jokalari gaztearen ustez asko falta zaio oraindik donostiarraren erreleboa izan ahal izateko.

"Oraindik lanean jarraitu behar dut, eta Adurizen jokoaz ikasten, bera aurrelari onenetarikoa baita. Jokalari handia da, eta pertsona itzela. Beti ni laguntzen saiatzen da, aholkuak ematen dizkit", esan du Williamsek lehen taldearekin debuta egin ostean Lezaman emandako lehen prentsaurrekoan.

Iraola, deialditik kanpo

Valverdek ondorengo jokalariak deitu ditu: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Laporte, San José, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Susaeta, X.Etxeita, Muniain, Aduriz, Guillermo, Balenziaga, Remiro, Unai López, Williams.

ópez, Williams.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic