Itxi

Athletic Club

San Mamesen eta Granadan

Athletic eta Eibar, hitzordu bikoitza gaurko

Erredakzioa

Bi taldeek 22:00etan jokatuko dute; bilbotarrek San Mamesen, Almeriaren aurka, bosgarren garaipena jarraian lortzeko, eta eibartarrek, Granadan, bolada txarra eteteko helburuarekin.

  • Eibarrek bederatzi jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe. Efe.

    Eibarrek bederatzi jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe. Efe.

Athleticek Almeria hartuko du larunbatean San Mamesen, Ligan bosggarren garaipena jarraian lortzeko helburuarekin. 30 urte pasa dira zuri-gorriek horrelako bolada ona lortu zuten azken alditik. Almeria estu eta larri dator Bilbora, bost jardunaldi baitaramatza irabazi gabe eta sailkapeneko beheko aldean da.

Rayoren, Eibarren, Real Madrilen eta Celtaren aurka lortutako garaipenei esker, bilbotarrek ia poltsikoan dute mailari eustea, eta denboraldiko momenturik onena aprobetxatu nahi dute zazpigarren posturako borrokan sartzeko. Postu horrek datorren denboraldian Europan jokatzeko eskubidea ematen du. Gaur egun Malaga da zazpigarren, zortzi puntuko aldearekin.

Eibarrek, bestalde, Granadari visita egingo dio bolada txarrarekin amaitzeko eta andaluziarrekin duten aldea handizeko asmoz. Granada aurkari zuzena da armaginentzat, kategoriari eusteko borrokan.

Gaizka Garitanok bi baja dauzka: Borka Ekiza zentrala, txartelengatik zigortuta, eta Angel Luis Rodriguez, ebakuntza batetik errekuperatzeko bidean. Horrez gain, Eneko Boveda zalantza da, ostiraleko entrenamenduan kolpe bat hartu ostean.