Itxi

Athletic Club

Maiatzaren 30ean

Camp Noun jokatuko da Kopako finala

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioko kideek egindako bigarren bozketan San Mamesi gailendu zaio Camp Nou. Barçaren futbol-zelaiak 26 boto jaso ditu eta Katedralak, ordea, 18.

1:18

Camp Noun jokatuko dute Athleticek eta FC Bartzelonak, maiatzaren 30ean, aurtengo Errege Kopako finala, Antonio Suarez Santana Federazioak antolatutako lehiaketen presidenteak jakinarazi duenez. Bilera egin dute gaur arratsaldean bi taldeek eta federazioak, baina kluben artean ez da adostasunik egon eta, ondorioz, Federazioko zuzendaritzako kideek erabaki dute.

Bigarren bozketan San Mamesi gailendu zaio Camp Nou. Barçaren futbol-zelaiak 26 boto jaso ditu eta Katedralak, ordea, 18.

Kontuan hartutako beste bi aukerak Sevilla eta Valentzia izan dira, baina aurreneko bozketan baztertu dituzte.

Laugarren Kopa finala Camp Noun

Camp Nouk hartuko duen laugarren Kopa finala izango da (1963, 1970 eta 2010). 2010. urtekoan Atletico Madril gainditu zuen Sevillak (2-0) Diego Capelen eta Jesus Navasen golekin. Egun horretan 93.000 zale bildu ziren harmailetan. Aurten gehiago izan daitezke.

izan daitezke.