Itxi

Athletic Club

Errege kopako finala

Athleticek Bartzelonan jokatutako final guztiak irabazi ditu

Agentziak

Baina estadistika guztiak ez dira zuri-gorrien aldekoak: lehoiek 2001ean irabazi zuen azken aldiz Camp Noun. Bartzelonak, gainera, bere estadioan jokatutako hiru finalak irabazi ditu.

1:02

Athleticek Errege Kopako sei final jokatu ditu Bartzelonan, eta guztietan garaile atera da.

Azkena 1945ean jokatu zuen, Montjuic estadioan, eta orduan 3-2 gailendu zitzaion Valentziari.

Monjtuicen beste hiru final jokatu dituzte lehoiek: batean Valentziari irabazi zioten 2-0, eta beste biesta Real Madril gainditu zuten 2-1 (1944) eta 3-2 (1930).

Aurretin, Athleticek 1 eta 0 irabazi zion Europa taldeari Les Corts zelaian (1923) eta 4-0 Madrili Muntaner zelaian (1917).

2001etik irabazi gabe

Hala ere, estatistika guztiak ez dira zuri-gorrien aldekoak, Valverdek egun entrenatzen duen taldeak hamaika partida jarraian galdu ditu Camp Noun.

Azken garaipena 2001eko azaroaren 23an lortu zuten bilbotarrek, Jupp Heynckes entrenatzaile zutela. Orduan 1-2 gailendu ziren. Carles Rexach zen Bartzelonaren entrenatzailea.

Bartzelonak, hirutik hiru

Bartzelonari dagokionez, kataluniarrek hiru final jokatu dituzte bere zelaian, eta hiruretan Kopa irabazi dute.

Bartzelona ez da Errege Kopako final bat bere zelaian jokatu duen talde bakarra: Real Madrilek, Atletico Madrilek eta Athleticek berak ere aukera hori izan dute.

Bilbotarren kasuan, behin bakarrik jokatu dute final bat euren estadioan; 1921. urtean izan zen, eta orduan titulua irabazi zuten, Atletico Madrili 4-1 irabazita.

Finalistetako batek finala bere estadioan jokatu zuen partiden zerrenda:

2012/13 Santiago Bernabeu Atletico 2 - Real Madril 1

2001/02 Santiago Bernabeu Deportivo 2 - Real Madril 1

1991/92 Santiago Bernabeu Atletico 2 - Real Madril 0

1979/80 Santiago Bernabeu Real Madril 6 - Gaztela 1

1974/75 Vicente Calderon Real Madril 0-Atlético 0 (4-3,p)

1967/68 Santiago Bernabeu Bartzelona 1 - Real Madril 0

1962/63 Camp Nou Bartzelona 3 - Zaragoza 1

1961/62 Santiago Bernabeu Real Madril 2 - Sevilla 1

1960/61 Santiago Bernabeu Atletico 3 - Real Madril 2

1959/60 Santiago Bernabeu Atletico 3 - Real Madril 1

1958 Santiago Bernabeu Athletic 2 - Real Madril 0

1921 San Mames Athletic 4 Atletico 1

1918 Estadio O'Donnell Real Unión 2 - Real Madril 0

1913 La Escopidora Bartzelona 2 - Reala 1 +

1912 La Escopidora Bartzelona 2 - Madrileko Gimnastika 0

1908 Estadio 0'Donnell Real Madril 2 - Vigo 1

dril 2 - Vigo 1