Itxi

Athletic Club

Kirurgia

Iker Muniaini ebakuntza egingo diote belaunean, maiatzaren 7an

Agentziak | Erredakzioa

Nafarrari "kirurgia artroskopikoa" egingo diote. Athleticek ofizialki konfirmatu ez duen arren, ziurrenik ebakuntza Mikel Sanchez doktoreak egingo dio, Gasteizen.

  • Iker Muniain Sevillaren aurkako partidan lesionatu zen. Efe.

    Iker Muniain Sevillaren aurkako partidan lesionatu zen. Efe.

Iker Muniaini ebakuntza egingo diote ezkerreko belaunean, maiatzaren 7an. Jokalariak atzeko lotailu gurutzatua hautsi zuen apirilaren 4an, Sanchez Pizjuanen Sevillaren aurka jokatutako partidan.

Nafarrari "kirurgia artroskopikoa" egingo diote. Athleticek ofizialki konfirmatu ez duen arren, ziurrenik ebakuntza Mikel Sanchez doktoreak egingo dio, Gasteizen.

Sanchez mediku entzutetsua da kirol munduan, eta azken urteetan Athleticeko zenbait jokalari operatu ditu, Iñigo Ruiz de Galarreta eta Carlos Gurpegui, besteak beste.

besteak beste.