Itxi

Athletic Club

Gaur, 22:00etan

Athleticek azken jardunaldietako bolada txarrarekin amaitu nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Aduriz, Aketxe eta Kike Sola dira nobedadeak Valverderen deialdian. Iturraspe, Muniain eta Mikel Balenziaga baja dira gaurko, eta Oscar de Marcos, aldiz, zigortuta dago.

1:10

Athleticek Getafe hartuko du San Mamesen, azken hiru jardunaldietan berdinketa bat eta bi porrot jaso ostean. Zuri-gorriek zazpigarren izateko dituzten aukerei eutsi nahi diete. Getafek, aldiz, datorren denboraldian lehen mailan jarraitzea bermatu nahi du, hiru puntu lortuta.

Ander Iturraspez eta Iker Muniainez gain, Mikel Balenziagak ere arazo fisikoekin jarraitzen du, eta ezin izango du jokatu. Oscar de Marcos, aldiz, zigortuta dago.

Ezker hegaleko titularra eta azken partidan leku horretan jokatu zuen jokalaria, biak, min hartuta daudenez, Jon Aurtenetxek hasierako hamaikakoan egoteko aukerak ditu. Valverdek oso gutxitan erabili du Aurtenetxe, 100 minutu eskas jokatu ditu guztira.

Bestalde, Aritz Aduriz hasieratik jokatzeko moduan da, azken partida zigortuta eman ondoren.

Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Getaferen aurka jokatzeko: Iraizoz, Aurtenetxe, Laporte, San José, Beñat, Kike Sola, Ibai, Bustinza, Iago Herrerín, Susaeta, Iraola, X. Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Aduriz, Viguera, Aketxe, Williams.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Aurtenetxe; San José, Rico, Beñat; Williams, Aduriz, Ibai.

Getafe: Guaita; Vigaray, Alexis, Velázquez, Escudero; Juan Rodríguez, Lacen; Pedro León, Sarabia, Diego Castro; Babá.

Epailea: Matehu Lahoz (valentziarra).

Estadioa: San Mames.

Ordua: 22.00etan.

p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic