Itxi

Athletic Club

12 urteko ibilbidea eginda

Andoni Iraolak ez du Athleticen jarraituko

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak adierazi duenez, denboraldiaren "hasieratik" argi eduki du Athleticen ez zuela jarraituko. Etorkizunari dagokionez, "ezer erebakita" ez duela azpimarratu du.

1:41

Andoni Iraolak ez du Athleticek jarraituko ekainaren 30etik aurrera, orduan amaitzen baita jokalariak klubarekin duen kontratua. Usurbileko jokalariak 33 urte bete berri ditu eta 12 denboraldi eman ditu lehen taldean.

Iraolak Lezaman eman du erabakiaren berri, Josu Urrutia presidentearekin emandako prentsaurrekoan.

Jokalariak adierazi duenez, denboraldiaren "hasieratik" argi eduki du Athleticen ez zuela jarraituko. Etorkizunari dagokionez, "ezer erebakita" ez duela azpimarratu du.

"Argi neukan momentua aukeratu behar nuela, eta oraingoa egokia dela uste dut. 16 urte daramatzat hemen, 12 lehen taldean, eta nire ibilbideaz oso harro nago. Urtero gero eta zailagoa da jendeak dituen aurreikuspenei erantzutea, eta hori da nire erabakiaren arrazoia. Athleticen kamiseta janztea erantzukizun oso handia da", azaldu du Iraolak.

Ibilbide oparoa

Andoni Iraola 1999ko udan iritsi zen Lezamara, Donostiako Antiguoko taldetik. Gazte Mailako A taldean aritu zen eta handik lau urtera, 21 urterekin, lehen taldearekin debuta egin zuen, 2003ko abuztuaren 30ean, Bartzelonaren aurka, Ernesto Valverde zuri-gorrien entrenatzaile zela.

Egun hartan hasi zen gipuzkoarraren ibilbide oparoa Athleticen. Momentura arte, 507 partida jokatu ditu lehen taldearekin, eta horri esker, Athleticeko jokalari handien artean da. Jose Angel Iribarrek (614), Txetxu Rojo (541) eta Joseba Etxeberria (514) jokalariek bakarrik jokatu dituzte Iraolak baino partida gehiago zuri-gorriz jantzita.

Horrez gain, Iraolak Athleticekin liga partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria da (404),  Europako partida gehien jokatu dituen bigarrena (46), Iribarren atzetik (55), eta 24. Kopan (55). Bestalde, 2008 eta 2011 urteen artean zazpi aldiz jokatu zuen Espainiako selekzioarekin.

selekzioarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic