Itxi

Athletic Club

36. jardunaldia

Athleticek 7. postua defendatuko du, Deporren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Aduriz, Balenziaga eta Beñat sendatu dira eta jokatzeko moduan daude. Galiziarrek 13 partida daramatzate garaipenik lortu gabe.

  • Borja Viguera, Deportivoren aurka Galizian jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Borja Viguera, Deportivoren aurka Galizian jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Aurreko jardunaldian lortutako zazpigarren postua defendatuko du Athleticek, mailari eusteko estu eta larri dabilen Deportivoren aurka. Galiziarrak jaitsiera postuetan daude eta San Mameseko puntuak behar dituzte mailari eutsi ahal izateko.

Mikel Balenziaga, Beñat Etxebarria eta Aritz Aduriz jokatzeko moduan dauzka Valverdek, Atleticoren aurka baja izan ostean.

Deportivok lehen aldiz jokatuko du San Mames berrian, eta garaipena behar du, azken 13 partidak bata bestearen atzetik galdu baititu.

Deialdia

Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu  Deportivoren aurka jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Laporte, San José, Beñat, Iturraspe, Kike Sola, De Marcos, Iago Herrerín, Susaeta, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Aduriz, Viguera, Balenziaga, Unai López, Williams.

Aurreikusitako hamaikakoak:

Athletic Club: Herrerín; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Iturraspe; Williams, Beñat, Viguera; Aduriz.

Coruñako Deportivo: Fabricio; Laure, Lopo, Sidnei, Manuel Pablo; Álex Bergantiños, Celso Borges; Juanfran o Cavaleiro, Lucas Pérez, Luisinho; Oriol Riera.

Epailea: Gil Manzano (Extremadurakoa).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 22.00etan.

00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic