Itxi

Athletic Club

Kopako finala

Finalerako sarrerak, maiatzaren 14tik

Isusko AB

Bazkideek jakin badakite finalerako sarrerak nola, non eta noiz jaso: maiatzaren 14tik 28ra bitartean.

  • Camp Nou, finalaren futbol-zelaia

    Camp Nou, finalaren futbol-zelaia

ATHLETICEK KALERATUTAKO INFORMAZIOA:

'Sarrerak maiatzaren 14tik 28ra jasoko dira, biak barne (maiatzaren 23a kenduta, San Mamesen partida baitago) San Mameseko Txarteldegietan 08:00tik 20:00etara, etengabeko ordutegian eta ohar honen amaieran azaltzen diren txanden arabera.

Bazkide saridun bakoitzak ala sarrera bere izenean jasotzeko baimenduta dagoenak, dagokion txandan jaso ahal izango du edo hurrengoetan, dagokion txandan ezin izan badu joan edozein arrazoia dela medio. Ezinezkoa izango da dagokion txandan baino lehenago hartu.

Txanda bakoitzeko sarreren emate prozesua txarteldegira iristeko ordenaren araberakoa izango da eta jasotzen duen pertsonak sarreraren aukeraketa une horretan daudenen artean egingo du.

SARRERAK JASOTZEKO DATAK ZOZKETAREN ZENBAKIAREN ARABERA

Maiatzak 14, osteguna, zenbakiak 4.314 - 6.803
Maiatzak 15, ostirala, zenbakiak 6.804 - 9.289
Maiatzak 16, larunbata, zenbakiak 9.290 - 11.777
Maiatzak 17, igandea, zenbakiak 11.778 - 14.264
Maiatzak 18, astelehena, zenbakiak 14.265 - 16.750
Maiatzak 19, asteartea, zenbakiak 16.751 - 19.239
Maiatzak 20, asteazkena, zenbakiak 19.240 - 21.726
Maiatzak 21, osteguna, zenbakiak 21.727 - 24.215
Maiatzak 22, ostirala, zenbakiak 24.216 - 26.705
Maiatzak 24, igandea, zenbakiak 26.706 - 29.191
Maiatzak 25, astelehena, zenbakiak 29.192 - 31.678
Maiatzak 26, asteartea, zenbakiak 31.679 - 34.166
Maiatzak 27, asteazkena, zenbakiak 34.167 - 36.652
Maiatzak 28, osteguna, zenbakiak 36.653 - 39.118'

6.653 - 39.118'