Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa Lezaman

Valverde: 'Jokoan dauden sei puntuak behar ditugu'

L.E. | eitb.eus

Zuri-gorrien entrenatzaileak txantxetan erantzun die kazetariei bere etorkizunaren inguruan galdetu diotenean: "Egunkarietan izango dut horren berri".

  • Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

    Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

Athleticek Liga amaitu arte jokoan dauden sei puntuak behar ditu Europan jokatu ahal izateko. Hori argi eta garbi dauka Ernesto Valverde zuri-gorrien entrenatzaileak.

Igandean Elxen jokatuko dute bilbotarrek, eta Valverdek esan du azken asteetan "oso ondo" ikusten duela Alacanteko taldea.

Ander Iturrasperen kontratu luzapenaz ere aritu da. Jokalariak 2019ra arte luzatu du Athleticekin duen konpromisoa. "Behetik datorren jendearentzat eredugarria da", esan du Valverdek.

Bere etorkizunaren inguruan galdetu diotenean, berriz, txantxetan erantzun die kazetariei. "Egunkarietan izango dut horren berri", esan du azken asteetako zurrumurruak argitu gabe.

Etxeita, baja

Xabi Etxeitak ez du igandean jokatuko, osteguneko entrenamenduan lesionatu egin zelako. Andoni Iraola, Ibai Gomez eta Iker Muniain ere min hartuta daude oraindik.