Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Josu Urrutia: 'Beti pentsatu dut irabaziko dugula'

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko presidentea harro eta baikor dago Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finalari begira, taldearen 'momentu onagatik'.

  • Josu Urrutia / EFE.

    Josu Urrutia / EFE.

Josu Urrutiak, Athleticeko presidenteak, Bartzelonari Errege Kopa irabaziko diotela "beti" pentsatu du, larunbat honetan 21:30etan Camp Nou zelaian. Urrutiak uste du taldeak aurreko porrotetatik ikasi egin duela.

"Beti izan ditut sentsazio onak. Ez dut beste taldean jokatu eta ez naiz beste taldeko presidentea izan, nahi izan ez dudalako. Hau momentu ona da. Beti pentsatu dut irabaziko dugula", esan du.

Presidenteak, gainera, Bartzelonarentzat Camp Nou efektua txarra izango dela uste du: etxean, baina zale aurkariekin, kanpoko talde bezala jokatuta eta ez blaugranaz. "Eragin gehien izango duena, hala ere, gu kirol arloan ondo egotea izango da, gauzak zailtzeko, erraza ez den arren Bartzelonaren aurka", gehitu du.

"Akats gutxi egiten ditu" aurkariak, baina Athletic "oso ondo" dagoela uste du, ondo aprobetxatzeko. "Dinamika onean dago taldea", eta aurreko finalekin alderatuta "sentsazioak ezberdinak dira".

"Altxatzen dela gustatzen zait. Lesio garrantzitsuak ditu, baina altxatu egiten da, eta finaletan egon garen arren, berriz gaude final batean. Bizitzan gehin baino gehiago behaztopatu egingo dugu, baina garrantzitsuena altxatzea da. Taldeak hori transmititzen dit", esan du Urrutiak.

an du Urrutiak.