Itxi

Athletic Club

Espainiako Selekzioa

Mikel San Jose zerrendan sartu du Del Bosquek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Costa Ricaren aurkako lagunartekoa ekainaren 11n jokatuko du Espainiak Leonen. 15ean, berriz, Bielorrusia izango du aurkari, 2016ko Eurokopako sailkatze fasearen barruan.

  • San Joseren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    San Joseren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Vicente del Bosque Espainiako hautatzaileak Costa Ricaren (ekainaren 11n) eta Bielorrusiaren (15ean) aurkako partidetarako zerrenda eskaini du. Costa Ricaren kontrakoa lagunartekoa izango da eta Leonen jokatuko dute. Bielorrusiaren aurkakoa, berriz, 2016ko Eurokopako sailkatze faseko partida izango da.

ZERRENDA:

- Atezainak: Iker Casillas (Real Madril), David de Gea (Manchester Utd.), Sergio Rico (Sevilla).

- Atzelariak: Juanfran Torres (Atletico Madril), Dani Carvajal, Sergio Ramos (Real Madril), Gerard Pique, Marc Bartra, Jordi Alba (Bartzelona), Juan Bernat (Bayern Munich).

- Erdilariak: Sergio Busquets, Andres Iniesta (Bartzelona), Mikel San Jose (Athletic), Koke Resurreccion (Atletico Madril), Manuel Agudo 'Nolito' (Celta), Santi Cazorla (Arsenal), Cesc Fabregas (Chelsea), Isco Alarcon (Real Madril), Aleix Vidal, Víctor Machin 'Vitolo' (Sevilla), David Silva (Manchester City).

- Aurrelariak: Alvaro Morata (Juventus), Paco Alcacer (Valentzia) eta Pedro Rodriguez (Bartzelona).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilboko Athletic