Itxi

Athletic Club

Dispositibo berezia

Bilbon hainbat pantaila erraldoi jarriko dituzte finala ikusteko

Agentziak | Erredakzioa

100 udaltzain inguru arituko dira Ertzaintzarekin batera lanean. San Mames inguruan, zirkulazioa eten egingo dute, partida dagoen egunetan bezala.

00:13

Milaka pertsona bilduko dira larunbatean San Mamesen bertan eta Bilbo hiriko beste hainbat tokitan Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala kaletik zuzenean ikusteko.

Bilboko Udalak dagoeneko bandera zuri-gorria du balkoian, eta larunbatean kalera Athletic animatzera milaka pertsona aterako direla aurreikusi du. Ondorioz, segurtasuna eta garbitasuna bermatzeko 200 pertsona inguruko dispositibo berezia antolatu dute.

Dispositiboa ostegunean bertan aurkeztu dute Bilboko Udaleko Asier Abaunza eta Tomas del Hierro Zirkulazio eta Segurtasun zinegotziek. Kopa irabaziz gero zerbait pentsatuta duten galdetu dietenean, dena aurreikusita dutela erantzun dute, baina ezer aurreratu barik.

San Mames izango da topagune nagusia. 53.000 zale inguru bilduko dira bertan -sarrera guztiak agortu dira- partida zelaian jarritako pantailetan ikusteko.

Udalak zirkulazioa eten egingo du estadioaren inguruetan, Athleticen partida bat dagoen egunetan bezala. 100 udaltzainek osatuko dute dispositibo berezia, Ertzaintzarekin elkarlanean.

Horrez gain, osasun arretarako gune bat jarriko dute Areatzan, eta hainbat mediku eta sei anbulantzia izango ditu. Areiltza Doktorearen kaleko osasun zentroa ere zabalik egongo da goizaldera arte.

Pantailak 14 tokitan

San Mamesen ez ezik, beste 14 tokitan (oinezkoentzako guneak gehienak) ere egongo dira pantaila erraldoiak partida zuzen-zuzenean ikusteko.

Pantailak hiri osoan jarriko dituzte: Plaza Barrian, Otxarkoagako Ugarte plazan, Txurdinagan, Ibaizabaleko Landan, Zabalgune plazan, Luis Briñas kalean, Uribarrin, Iturribiden eta Errekalden.

/p>