Itxi

Athletic Club

2. Mailarako igoera

UCAM Murtzia, Athletic Bren aurkaria bigarren kanporaketan

Erredakzioa

Joaneko neurketa San Mamesen jokatuko da larunbat honetan, 18:30ean.

  • Ziganda, Bilbao Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EITB

    Ziganda, Bilbao Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EITB

Athletic Bk UCAM Murtziarekin neurtuko ditu indarrak Bigarren Mailara igotzeko bigarren kanporaketan. Joaneko neurketa Lezaman jokatuko da, asteburu honetan, eta itzulikoa Murtzian.

Partidak ekainaren 7an eta 14an jokatuko dira eta irabazleek hirugarren faserako txartela lortuko dute. Kanporaketa horretatik aterako dira, Oviedo eta Nasticekin batera, Bigarren Mailan jokatuko duten talde biren izenak.

Kanporaketak:

Hercules-Cadiz
Racing Ferrol-Huesca
Deportivo Guadalajara-Huracan Valentzia
Athletic B-UCAM Murtzia

Bigarren B Mailara igotzeko bigarren kanporaketako partidak:

Gimnastica Segoviana - Laredo

At. Sanluqueño - Formentera

Manzanares - Pontevedra

Osasuna B - CD Varea Haro

Deportivo - Castelo

Cayon - Condal

Martos - Portugalete

SD Logroñes - Asco Peña

Deportiva - Algeciras

Sariñena - Numantzia B

Izarra - Gimnastica

Arenas - Extremadura

Palentzia - At. Levante

Gerena - San Juan

Xerez - Gernika

San Pedro - Deportivo B

Llosetense - Murtzia

Imperial San Fernando Isleño - Pobla de Mafumet