Itxi

Athletic Club

Fitxaketa

Iraolak New York Cityn jokatuko du, Villa eta Lampardekin batera

ERREDAKZIOA

Manchester Cityren frankizia den talde amerikarrak, Athleticeko jokalari ohiaren fitxaketa baieztatu du.  

  • Iraolaren agurra. Argazkia: EFE

Andoni Iraolaren etorkizuna Ameriketako Estatu Batuetan dago iragarrita, hain zuzen ere, New York City taldean. Athleticen hamar urtetan aritu ondoren, Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finaleko partidan eman zuen bere agurra usurbildarrak, eta jarraitzeko eskaini zioten arren, mundu zabalera begiratu eta beste liga batean jokatzeko bere nahia plazaratu zuen.

New York Cityren eta Montreal impacten arteko partida jokoan zegoela, talde amerikarrak bere irratitik eman zuen jakitera Iraolak datorren denboraldian bertan jokatuko zuela.

Iraolak David Villa, Atleticoko jokalari ohiarekin, eta Chelsea eta Manchester City taldeetako Frank Lampard jokalari izandakoarekin batera hasiko du abentura berri hau. Beraz, sona handiko jokalarien proiektua jarri nahi du martxan Cityk.