Itxi

Athletic Club

Cadizen aurka

Bilbao Athleticek eskura du Bigarren Maila, 19 urteren ondoren

Agentziak | Erredakzioa

Igoera gauzatzeko partida erabakigarria zuzenean emango dute ETB2k eta eitb.eus-ek.

1:28

Bilbao Athleticek Ramon de Carranza zelaian du hitzordua igandean, 12:00etan, Bigarren Mailara igotzeko azken txartela lortzeko lehian. Lehoi-kumeek aukera paregabea dute Cadiz kaleratzeko eta Bigarren Mailara igotzeko 19 urteren ostean.

Zigandaren taldeak dena alde auka, San Mamesen jokatutako joaneko partidan lortutako 2 eta 0ekoari esker.

Athleticen bigarren taldeak denboraldi bikaina egin du Jose Angel 'Cuco' Ziganda entrenatzailearen aginduetara. Horri esker, Zigandaren izenak indarra hartu du hurrengo urteetan lehen taldea zuzentzeko hautagaien zerrendan.

Igoera lortuz gero, eta Bartzelona B-ren jaitsieraren ostean, Bilbao Athletic harrobiko talde bakarra litzateke Bigarren Mailan.