Itxi

Athletic Club

Denboraldi-aurrea

Martxan da Athletic

ERREDAKZIOA

Mikel Rico jokalari zuri-gorria entrenamendua hasi eta hamaika minutura lesionatu da. Valverdek iragarri duenez, haustura du bikian.  

01:37

Athleticek ostegun honetan eman dio hasiera denboraldi-aurreari. 27 jokalarik hartu dute parte bertan, besteak beste, Elustondo, Eraso eta Bovedak. Ordea, Toquero 4ean hasiko da eta San Jose, Lekue eta Sabin Merino, 15ean.

Lehen saio honetan, Mikel Rico izan da protagonista. Entrenamendua hasi eta hamaika minutura lesionatu baita zuri-gorria. Valverdek iragarri duenez, haustura du bikian.

Azkenik, prentsaurrekoa eman du entrenatzaileak, eta bertan esan duenez, hainbat jokalari ditu deituta, baina lan saioek aurrera egin ahala, aukeraketa egin beharko du.

?Kontuan hartuta, Bilbao Athletic Bigarren Mailan izango dela, 22 edo 23 jokalari eduki nahi ditut nirekin?, azaldu du Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak. Gainera, taldea ahalik eta arinen zehaztea nahi du, jokalariak ?igotzen eta jaisten? ibili ez daitezen.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Lezama