Itxi

Athletic Club

Txorierri-Athletic

Elustondok, Bovedak eta Erasok debuta egingo dute Sondikan

ERREDAKZIOA

Athleticek denboraldi-aurreko lehen partida jokatuko du asteazken honetan Sondikan, Txorierriko selekzioaren aurka.

  • Athleticen denboraldi-aurrea. Argazkia: EITB

Athleticek denboraldi-aurreko lehen partida jokatuko du asteazken honetan, 19:00etan, Txorierriko selekzioaren aurka, Basozabalen, Sondikako futbol zelaian. Sarrerak 10 euroan jarriko dituzte salgai, eta umeak dohainik sar daitezke.

Partidan biltzen den diruaren erdia Sondika eta Loiuko elikagai-bankuetarako eta Friedreich ataxia izeneko gaixotasuna dutenei laguntzeko izango da.

Jokalari hauek sartu ditu Valverdek deialdian: Iraizoz, De Marcos, Balenziaga, Gurpegi, Saborit, Eraso, Unai Lopez, Iturraspe, Aduriz, Williams eta Ibai. Beste hauek ere deitu ditu: Herrerin, Boveda, Aurtenetxe, Etxeita, Moran, Elustondo, Beñat, Aketxe, Sola, Susaeta eta Viguera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic