Itxi

Athletic Club

Akordioa

Toquerok kontratua eten du Athleticekin

Une honetan mahai gainean dituen eskaintzak aztertzen ari da arabarra. Alavesen eta Leganesen eskaintzak ditu.

00:24

Gaizka Toquero da albiste Athleticen. Arabarrak kontratua eten du Athleticekin eta une honetan mahai gainean dituen eskaintzak aztertzen ari da.

Besteak beste, Alavesen eta Leganesen eskaintzak ditu. Valverderen esanetara ez du jokatzeko aukerarik izan eta honenbestez Athleticeko aroa amaitutzat eman du Toquerok. Hurrengo astean prentsaurrekoa eskainiko du.