Itxi

Athletic Club

Aurredenboraldia

Athletic Boisen da: 'Beatles taldea iristen ikustea bezalakoa da'

L.E. | EITB.EUS

Talde zuri-gorria Boisera iritsi da, eta aireportuan hainbat zaleren babesa jaso du. Momentu berezia izan da askorentzat.

Athletic Boisen da jada, eta zuri-gorriak hegazkinetik jaitsi bezain laster jende andana hurbildu zaie ongi etorria ematera. Zale askok une zirraragarriak bizi izan dituzte, beraien idoloak gurtzeko aukera baitzuten begien aurrean.

Besteak beste, bertan izan den Boiseko zale batek esan duenez, bere bizitzako esperientzia politenetakoen bilduman gordeko ditu bilbotarrekin bizitako momentu hauek. "Ikaragarria izan da, Beatles taldea iristen ikustea bezalakoa".

Zuri-gorriak igandera arte izango dira bertan, izan ere, larunbatean hitzordua dute Tijuana Xoloitzuintles taldearekin lagunartekoa jokatzeko.

 

tzeko.