Itxi

Athletic Club

Gaur, 20:45ean

Athleticek Europan du lehen hitzordua

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Zuri-gorriek Azerbayaingo Inter Bakuren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Neurketa zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

1:42

Athleticek buru-belarri ekingo dio gaur, Europa Ligan jokatu ahal izateko lehen hitzorduari. Izan ere, kanporaketa hau igaroz gero, bigarren batera igaroko litzateke eta multzoen fasea jokatuko luke.

Baina aurretik, Azerbayaingo Inter Baku taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak ostegun honetan, gaueko 20:45ean. Talde ezezaguna bizkaitarrentzat, eta Europan ibilbide eza duen taldea. Hala ere, historia egiteko prest agertu eta gogor borrokatzera aterako dena.

Zuri-gorriak ilusioz gainezka diraute aukera berri honen aurrean, eta 2011-2012 denboraldian egindako balentria errepikatu nahi dute; alegia, neurketa guztiak irabazi, eta Atleticoren aurkako finala jokatu zutenekoa.

Bestalde, Inter Bakuk zailtasunez beteriko bideari egin behar izan dio aurre, Albaniako Laç eta Islandiako FH Hafnarfjordur taldeen aurkako neurketetan asko sufritu baitu. Baina oztopo horien aurrean garaile atera dira eta horrek moral puntu bat eman die.

Azerbayaingo taldeko jokalariren bat azpimarratzekotan, Aliyev aurrelaria ondo baino hobeto ari da, izan ere, berak sartutako golari esker arituko dira Europan.

Hamaikako posibleak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Aketxe, Guillermo; eta Aduriz.

Inter Baku: Agayev; Huseynov, Kasradze, Khizanishvili, Juanfran; Bayramov, Dhiego Martins, Kvekveskiri; Seydov, Hajiyev eta Aliyev.

Neurketa zuzenean jarraitu dezakezue ETB1 katean eta eitb.eus atarian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic