Itxi

Athletic Club

Bilbotarren aurkaria

MSK Zilina, Peter Sagan txirrindulariaren hiriko taldea

Agentziak | Erredakzioa

Jokalarien artean Matej Jekic da aipagarriena. 24 urteko aurrelari kroaziarrak 7 gol egin eta 3 asistentzia eman ditu aurtengo Europa Ligan. Ligan, berriz, bi gol egin ditu bi jardunaldietan.

  • MSK Zilina Eslovakiako Ligako azpitxapelduna da. EiTB.

    MSK Zilina Eslovakiako Ligako azpitxapelduna da. EiTB.

Athleticek MSK Zilina talde eslovakiarraren aurka jokatuko du Europa Ligako hurrengo kanporaketan. Zilina Eslovakiako Ligako azpitxapelduna da, eta Europako Ligako aurreko hiru kanporaketak gainditu berri ditu.

Zilina Eslovakiako bosgarren hiria da, biztanle kopuruari dagokionez, eta Peter Sagan txirrindulari ospetsuaren sorlekua. Ligako sei txapelketa irabazi ditu, eta, Liga 1993an martxan jarri zutenetik, historiako bigarren talde onena da.

Horiz eta berdez jokatzen du, eta zaleek 'sosoni' ezizena dute, Shoshon tributik hartutako izena.

Aurreko denboraldian, MSK Zilinak bigarren egin zuen, Trencin txapeldunak baino 5 puntu gutxiago lortuta, Aurtengo denboraldia, aldiz, Adrian Gufak zuzendutako taldeak jokatutako zortzi partidetatik zazpi irabazi ditu; Ligako biak eta Europa Ligan jokatutako seitik bost.

Gola erraz egiten dute

Jokalariei dagokienez, Matej Jekic da aipagarriena. 24 urteko aurrelari kroaziarrak 7 gol egin eta 3 asistentzia eman ditu  aurtengo Europa Ligan. Ligan, berriz, bi gol egin ditu bi jardunaldietan.

Denboraldi honetan jokatutako zortzi partidetan 25 gol egin ditu talde eslovakiarrak, hiru gol baino gehiago norgehiagoka bakoitzeko.

oka bakoitzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Peter Sagan