Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Valverde: 'Emaitzari eutsi ezinik aritu gara'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Entrenatzaile zuri-gorria atsekabetuta agertu da eslovakiarren lehen bi golak baloia lapurtu ostean jaso dituztelako, eta hirugarrena neurketaren azken jokaldian izan delako.

0:25

Ernesto Valverdek ez du bidezkotzat jotzen Eslovakiako MSK Zilinaren aurka Athleticek azken unean galdutako neurketa (3-2). Izan ere, Europa Ligako taldeen fasean aritu ahal izateko irabazita zuten lehen txartela ez dute behar bezala gorde. Horren hitzetan, "emaitzari eutsi ezinik aritu gara".

"Lehen zatian nagusi izan gara, eta bigarrenean horri eutsi besterik ez genuen egin behar, baina etxekoek asmatu egin dute, batez ere, lehen gola egin ondoren, biziki indartu baitira. Azken finean, erritmoa daukate, beldurrik gabe jokatzen dute eta partida ondo bideratzen jakin dute", azaldu du entrenatzaile zuri-gorriak norgehiagokaren ondoren emandako prentsaurrekoan.

Entrenatzaile zuri-gorria atsekabetuta agertu da eslovakiarren lehen bi golak baloia lapurtu ostean jaso dituztelako, eta hirugarrena neurketaren azken jokaldian izan delako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilboko Athletic