Itxi

Athletic Club

0-1 Gironaren aurka

Bilbao Athleticek porrotarekin ekin dio Adelante Ligari

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak 0-1 galdu du Gironaren aurka San Mamesen. Jairok sartu du partidako gol bakarra, 80. minutuan.

  • Jairo. Argazkia: EiTB

    Jairok gola sartu duen unea. Argazkia: EiTB

Bilbao Athleticek porrotarekin ekin dio Adelante Ligari. 19 urteren ostean, Bigarren Mailara itzuli da talde zuri-gorria, baina Girona 0-1 nagusitu da San Mamesen. Jairok sartu du partidako gol bakarra, 80. minutuan.

Norgehiagoka motel hasi da, eta azken txanpan etorri da interesgarriena. Bilbao Athleticek hamar jokalarirekin jokatu behar izan du 54. minututik, epaileak txartel gorria atera baitio Unai Bilbaori. Lehiako azken minutuetan, bi taldeek erasora jo dute, eta Girona izan da aurkariaren ate aurrean asmatu duena. 80. minutuan, Jairok gola sartu du. Gol polemikoa izan da. Jairo jokoz kanpo zegoen, baina epaileak ez du adierazi, eta gola ontzat eman du.

Gola jaso ostean, Bilbao Athleticek gora jo du berdinketaren bila, baina ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean, eta azkenean ezin izan dute berdinketa lortu. Gironak hiru puntuak eraman ditu San Mamesetik.

Fitxa teknikoa:

0 - Bilbao Athletic: Remiro; Jon Iru, Gil, Unai Bilbao, Iriondo; Undabarrena, Vesga; Jurgi (Yeray, 55. min), Unai Lopez, Seguín (Guarrotxena, 70. min); eta Santamaria (Villalibre, 93. min).

1 - Girona FC: Becerra; Javi Alamo, Kiko Olivas, Richy, Lejeune, Clerc (Aday, 79. min); Pere Pons, Granell, Ruben Alcaraz (Jairo, 68. min); Felipe (Vivancos, 91. min); eta Mata.

Gola: 0-1, 80. min. Jairo.
Epailea: Cuadra Fernandez (Balearrak). Unai Bilbaori txartel gorria atera dio 54. minutuan.